XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GAINAZAL-TENTSIOA URAREN KUTSADURA PARAMETROTZAT HARTUTA. PASAIAKO PORTUKO URAREN ESTUDIOAIngurugiro eta Natur Zientzi Departamentua.
Zientzia Kimikotarako Fakultatea.
E.H.U. Donostia.
Ikerketa honetan gainazal-tentsioaren bidez Pasaiako portuan dagoen kutsadura determinatzen da.
Gainazal-tentsioa eta parametro kutsagarri batzuren arteko erlazioa ere aztertzen da.
Parametro kutsagarri horiek ondoko hauek dira: konduktibitatea, oxigeno disolbatua eta pH-a.
Konposatu organiko batzuk (detergenteak, hidrokarburoak...) ur naturalei botata, gainazal-tentsioa jaisterazteko eragin nabarmena dute.
Behakuntza honek uretan bizi diren izaki batzurentzat ondorio kaltegarriak izaten ditu; izan ere, gainazal-tentsioaren balioak 40 dina cm-1 baino txikiagoak baldin badira, hilgarriak dira espezie batzurentzat.
Bere balioa 40 eta 50 dina cm-1 tartean dagoenean, oso arriskutsutzat kontsidera dezakegu.
Analisatutako urak, Pasaiako portukoak eta Oiartzun ibaikoak izan dira.
Bailara honetan herri asko kokatzen da.
Beraz, hirietako ur-isurki ugari kontzentratzen da bertan.
Pasaiako portuak zenbait errekaren urak biltzen ditu, eta horien artean Oiartzun ibaia da garrantzitsuena.
Ikerketa hau egiteko hogeitalau laginketa-serie egin dira, serie bakoitza Oiartzun ibaiko bi puntuz eta Pasaiako portuko sei puntuz osatuta dagoelarik.
Emaitza analitikoak aztertuz, ondoko ondorio hauek atera dira: 1- Gainazal-tentsioaren batezbesteko balioek zera adierazten dute: espezie askorentzat Txingurri